Azken aldi honetan, wikipedian des-, ez-, eta gabe -ren gaineko wikipedia orrialdea idazten ibili gara. Aurkitu dugun azken arazo txiki bat taula urdinen agerpena da, izan ere, esaldi edo hitz baten aurretik hutsune bat usten den bakoitzean, esaldi osoa koadro urdin baten barruan agertzen da.

Ikus daitekeenez, arazoak konponbide erraza du. Esaldien aurreko hutsunea ezabatu eta taula urdina desagertzen da. Alabaina, guk (g taldeak) eskema eta koadro batzuk sartzeko ahaleginetan ibili gara eta ezin izan ditugu nahi genituen kortxete eta bestelako elementuak sartu. Horrez gain, eskema erdian jarri nahi genuenez, askotan koadro urdinak agertu zaizkigu gainean.

Hori dela eta, interneten wikipedian editatzeko tutorial edo argibide baten bila ibili naiz eta hauxe aurkitu dut: wikipedia.
Gure arazoa berriro gerta ez dadin eta argazki eta beste gauza asko txertatzen ikasteko oso baliagarria iruditu zait. Hasiberrientzako oinarrizko baliabideak nola erabili adierazten duen web orria ere aurki dezakegu.

Hala ere, HTML markaketa hizkuntza ondo ezagutzeak ere asko lagun gaitzake wikiak editatzen. Besteak beste, kolorea aldatu, taulak jarri, orriaren diseinua editatzen eta beste gauza askotan lagun gaitzake.

Bibliografia: