Wikipedian egindako artikuluan des– eta ez– aurrizkiak eta gabe landu ditugu. Hasieran, bien corpusa batu dugu eta des– aurrizkia aditzekin lotu daitekela ikusi dugu, eta ez– aurrizkia, ordea, ez.

Beraz, oinarrian normalean biek izena eta izenondoa hartzen dute, baina des– aurrizkiak horiez gain aditzak ere har ditzake oinarrian.

Esanahiari dagokionez, des– eta ez– trukagarriak direla ondorioztatu dugu, azken finean ezberdin eta desberdin erabiltzen da eta erabilera ere, oso antzekoa da, ez zaio bata bestea baino gehiago erabiltzen.

Gaberi dagokionez, morfema lexiko askea dela ondorioztatu dugu. Gainera, aurrizkiengadik bereizten dela ere ikusi dugu, aurrizkiek ez bezala, gabek oinarriaren kategoria alda dezakelako.

Normalean, aditzak eta izenak hartzen ditu oinarrian eta menpekotasunezko izenondoak sortu ohi ditu.

Ondorioz, desberdintasun batzuk aurkitu ditugu hiru elementuen artean (des-, ez-, gabe). Baina,  hala ere, antzekotasunak ere aurkitu ditugu, izan ere, hirurak ukazio, ezeztapen edo gabezia adierazteko balio dute.

Bibliografia: