ekaina 2009


Lana bukatutakoan cospusetan begiratzen jarraitu dugu, azpikategorizazio eta beste toki batzuetan adibideak jartzeko. Alabaina, oso zaila izan da adibideak corpusetan bilatzea.

Alde batetik, des- eta ez- aurrizkiak corpusetan bilatu ditugu. Des-, esaterako, oso arin topatu ugu corpus ezberdinetan, baina ez topatzeko zailtasun gehiago izan ditugu, gehienetan ezeztapen adberbio gisa agertzen zelako eta ez aurrizki gisa. Hala ere, azkenean adibide batzuk aurkitzea lortu dugu.
Gabe partikulak, berriz, zailtasun gehiago eman dizkigu. Corpusetan arakatzen ibili gara, baina gehienetan posposizio lez aurkitu dugu eta gutxi batzuetan, hitzl elkartu gisa.

Beraz, corpusetan hitz osoak bilatzea oso erraza dela deritzogu, baina morfema, aurrizki edo partikula jakin batzuk bilatzea berriz zailagoa da.

corpus

corpus

Advertisements

Wikipedian egindako artikuluan des– eta ez– aurrizkiak eta gabe landu ditugu. Hasieran, bien corpusa batu dugu eta des– aurrizkia aditzekin lotu daitekela ikusi dugu, eta ez– aurrizkia, ordea, ez.

Beraz, oinarrian normalean biek izena eta izenondoa hartzen dute, baina des– aurrizkiak horiez gain aditzak ere har ditzake oinarrian.

Esanahiari dagokionez, des– eta ez– trukagarriak direla ondorioztatu dugu, azken finean ezberdin eta desberdin erabiltzen da eta erabilera ere, oso antzekoa da, ez zaio bata bestea baino gehiago erabiltzen.

Gaberi dagokionez, morfema lexiko askea dela ondorioztatu dugu. Gainera, aurrizkiengadik bereizten dela ere ikusi dugu, aurrizkiek ez bezala, gabek oinarriaren kategoria alda dezakelako.

Normalean, aditzak eta izenak hartzen ditu oinarrian eta menpekotasunezko izenondoak sortu ohi ditu.

Ondorioz, desberdintasun batzuk aurkitu ditugu hiru elementuen artean (des-, ez-, gabe). Baina,  hala ere, antzekotasunak ere aurkitu ditugu, izan ere, hirurak ukazio, ezeztapen edo gabezia adierazteko balio dute.

Bibliografia:

Lanean gaberen adibideak bilatzen egon gara eta bakit bat hitz elkartu baten osagai gisa aurkitu dugu.

Hala ere, egia da, gaur egun gehienetan gabe posposizio gisa aurkitzen dugula eta hitz elkartuetan gutxiago erabiltzen dela. Gainera, askotan, eradaraz baliokidea topatzen zaiatu gara, baina erdarazko hainbat aurrizki askotan gaberen biden itzultzen badugu  ere, beti ez da baliokidea.

Horrez gain, erdaraz, badira ‘gabetasuna’ adierazteko oinarrian izenondoa diztuzten hitzak eta horiek ere ezin dira gaberen bitartez itzuli (informal/*formalgabe).

Idazkerari dagokionez, honako formetan aurki dezakegu:

X (izen/aditza) gabe posposizioak

X (izena/aditza) gabeko izenlagunak

Partizipioa gabe + determinatzailea

Aditza + gabe + determinatzailea

izena + gabe(a)

Bibliografia:

Azken aldi honetan, wikipedian des-, ez-, eta gabe -ren gaineko wikipedia orrialdea idazten ibili gara. Aurkitu dugun azken arazo txiki bat taula urdinen agerpena da, izan ere, esaldi edo hitz baten aurretik hutsune bat usten den bakoitzean, esaldi osoa koadro urdin baten barruan agertzen da.

Ikus daitekeenez, arazoak konponbide erraza du. Esaldien aurreko hutsunea ezabatu eta taula urdina desagertzen da. Alabaina, guk (g taldeak) eskema eta koadro batzuk sartzeko ahaleginetan ibili gara eta ezin izan ditugu nahi genituen kortxete eta bestelako elementuak sartu. Horrez gain, eskema erdian jarri nahi genuenez, askotan koadro urdinak agertu zaizkigu gainean.

Hori dela eta, interneten wikipedian editatzeko tutorial edo argibide baten bila ibili naiz eta hauxe aurkitu dut: wikipedia.
Gure arazoa berriro gerta ez dadin eta argazki eta beste gauza asko txertatzen ikasteko oso baliagarria iruditu zait. Hasiberrientzako oinarrizko baliabideak nola erabili adierazten duen web orria ere aurki dezakegu.

Hala ere, HTML markaketa hizkuntza ondo ezagutzeak ere asko lagun gaitzake wikiak editatzen. Besteak beste, kolorea aldatu, taulak jarri, orriaren diseinua editatzen eta beste gauza askotan lagun gaitzake.

Bibliografia:

Klasikoen gordailuan, “klasiko” izendatzen diren euskal testuak daude. Gehienak, literatura zaileko testuak diren arren, beste motatakoak ere aurki ditzakegu. Webgunean, euskal literaturaren lehen agerpenetik 1936 bitarteko testu guztiak batzeko asmoa du.

Klasikoen gordailua gunearen helburua, testuak jendeak eskuragarri izan eta erabiltzea da.

Klasikoen gordailua Testuen Gordailuari eta Susa literatur argitaletxeari esker sortu da. Horri esker, gaur egun, web orrialdean testuak bila ditzakegu.

Webak, idazle, idazlan, herri literatura (baladak, poesia, atsotizak, ipuinak) eta testu zahar edo epigrafikoak bilatu eta erabiltzeko aukera eskeintzen digu.

Horretarako, corpus arakatzailea, erabil dezakegu, zeinak hitz, idazle, genero edo euskalki zehaztapenak erabiliz, testu bilaketan laguntzen digun.

Bibliografia:

Klasikoen gordailua

Klasikoen gordailua