Izan dugun lehen arazoetako bat gabe izan da. Hasteko, aukeratu ditugun osagaietatik (des-, ez- eta gabe) ,  gabe da aurrizkia ez den bakarra eta gainera sailkatzeko orduan arazo batzuk izan ditugu.

Alde batetik, zenbait tokitan erdi-atzizkitzat hartu dela ikusi dugu, baina berez, gabe beregaina den morfema lexikoa da. Horregatik, atzizki eta  erdi-atzizk ez deitzea erabaki dugu.

Erdi-atzizkitzat hartzearen arrazoia hurrengoa da: gabe beregaina izan arren, beste elementuekin batera erabili ohi da. Gehienetan, ezkerraldean, beste morfema baten beharra du  erreferentzia osatzeko eta horregatik, erdi-atzizki deitu izan da (morfema lexiko lotuen antzeko erabilera izateagatik  edo).

Beraz, erdi-atzizki deitzea errakuntza bat da. Gainera,  normalean beste osagai baten beharra duenez, lanean batik bat hitz-elkartuekin agertzen da.

Advertisements