maiatza 2009


Izan dugun lehen arazoetako bat gabe izan da. Hasteko, aukeratu ditugun osagaietatik (des-, ez- eta gabe) ,  gabe da aurrizkia ez den bakarra eta gainera sailkatzeko orduan arazo batzuk izan ditugu.

Alde batetik, zenbait tokitan erdi-atzizkitzat hartu dela ikusi dugu, baina berez, gabe beregaina den morfema lexikoa da. Horregatik, atzizki eta  erdi-atzizk ez deitzea erabaki dugu.

Erdi-atzizkitzat hartzearen arrazoia hurrengoa da: gabe beregaina izan arren, beste elementuekin batera erabili ohi da. Gehienetan, ezkerraldean, beste morfema baten beharra du  erreferentzia osatzeko eta horregatik, erdi-atzizki deitu izan da (morfema lexiko lotuen antzeko erabilera izateagatik  edo).

Beraz, erdi-atzizki deitzea errakuntza bat da. Gainera,  normalean beste osagai baten beharra duenez, lanean batik bat hitz-elkartuekin agertzen da.

Seihileko honetan wikian lan egiten arituko gara. Bertan, des– eta ez– aurrizkiak eta gabe gibel hitza aztertuko ditugu.

Lehenbizi, sarrera labur bat jarri dugu eta ondoren aipatu berri ditudan des-, ez– eta gabe deitutako atalak  sortu ditugu.

Amaieran, ondorio atal bat ere gaineratu dugu eta azkenik informazio iturrien bilketa edo bibliografia.

Lan honen bidez, euskaran, ezeztapena, ukazioa eta gabetasuna nola adierazten diren erakusten saiatuko gara.

Hona hemen gure lanare web orria: wiki

wiki

wiki

wiki2

wiki2