Metadatu hitza “meta” hitz grekotik (-en ondoren esanahia duena) eta “datum” (datua) hitz latindarretik dator.

Metalengoaia, lengoaiari buruz hitz egiteko lengoaia erabiltzea den bezala, metadatua, datuei buruz hitz egiteko datuak erabiltzea da.

Metadatuek datuei buruzko informazioa ematen digute eta informazioa katalogatzen, sailkatzen, bilatzen eta errekuperatzen laguntzen digute.

Zentzu zabal batean hartuz gero,  liburutegi bat metadatuen adibide paregabea izango litzateke, izan ere, liburuak sailkatu, katalogatu eta bilatzeko, informazioa behar dugu. Normalean, liburuak gaika sailkatuta daude eta bakoitzak zenbaki bat eraman dezake, edo ordena alfabetikoan antolatuta egon. Antolamendu barik ez genituzke aurkituko.

Informatikaren arlora bueltatuz eta metadatuek erreferentziatzat hartzen dituzten objektuak kontuan hartuz, hipertexto web orrialdean hurrengo sailkapena aurkitzen dugu:

  • Edukiari buruzko metadatuak

  • Aspektu formalei buruzkoak (mota, tamaina, data, hizkuntza…)

  • Copyright-aren gaineko informazioa

  • Dokumentuaren benetakotasunaren gaineko informazioa

  • Testuinguruaren gaineko informazioa (kalitatea, egoera, sarbideari buruzko ezaugarriak, erabilera…)

Metadatuak

Metadatuak

Bibliografia: (12)

Advertisements