Azken egunotan Iruña-Veleian aurkitutako piezen gaineko  eztabaida egon da.

2006an Eliseo Gilek zuzendutako Veleiako aztarnategian euskarazko zenbait hitz aurkitu zituztela adierazi zuten. Antza aztarna horiek III. eta V. mendekoak ziren, euskarazko lehen hitzak izango litezkeenak. Aurkitutako hitzen artean: “Zuri, Urdin, Gori“; “Urdin, Isar ; “Edan, Ian, Lo” eta “Ian ta Edan daude.

Orainarte aurkitutako euskal lehen hitzak San Millan de la Cogollan aurkitutako glosa kriptikoak ziren: “jzioqui meruimur” eta “guec ajutuezdugu“.

Alabaina, azken egunotan faltsutzat jo dira Iruña-Veleian egindako aurkikuntzak, ezadostasun batzuk aurkitu baitzituzten adituek. Alde batetik, sintaxi eza, hitzen idazkera modernoa edo garaiarekin bat ez zetozen irudi, izen propio eta esakune batzuk egotea egotzi zaio aurkikuntzari.

Hori dela eta, Lurmen S.L. konpainiaren zuzendaria, Eliseo Zubillagak, aztarnategia utzi beharko du azteazkenerako (2008-11-26). Gainera, Almagro Gorbeak egindako deklarazioak (non fraude edo estafa bezalako hitzak erabili dituen) proiektu honetan lan egiten duten adituen haserrea ekarri du, euren profesionaltasuna zalantzan jartzen dela diotelako.

aztarnategia

aztarnategia

Bibliografia: (6)

Advertisements