Folksonomia hitza “folk” hitz Alemanetik (herria) eta “taxis” (sailkapen) eta “nomia”(ordena) hitz grekoetatik dator. Folksonomia, beraz, herriak gestionatutako sailkapen bezala definitu dezakegu.

Jendeak tag edo etiketa ezberdinak erabiltzen ditu artikuluak eta bestelakoak deskribatzeko eta folksonomiak etiketa hauek sailkatzen ditu. Etiketa hauek maila berean daude eta independenteak dira, ez daude modu hierarkikoan sailkatuta.

Folksomia, batez ere, elkarbanaketa dagoen web guneetan ageri da: del.ico.us, flickr, tagzania

Horrela, etiketa erabilienen zerrenda bat agertuko da, goian aipatutako elkarbanatutako web guneetan bezala, eta jendeak gehien erabili dituen etiketak besteengandik bereiztuko dira (handiago edo letra beltzez agertuz).

Folksonomiaren erabilgarritasuna informazioaren elkarbanatzean datza, izan ere, guk jarritako etiketak berdinak edo antzekoak dituzten artikuluak aurkitzea errazten digu.

Bibliografia: (5)

Folksonomia

Folksonomia

Advertisements