Tag edo etiketa eta kategoria gauza ezberdinak dira:

  • Etiketa:

Erabilera arrunt batean etiketak hitz gakoak dira, eduki bati lotuak daudenak. Etiketak, kategoriak ez bezala, ez dute estruktura bat jarraitzen eta gainera, askeak dira, guk aukeratzen ditugu inolako murrizketa formalik gabe.

Askotan edukia kategoria batean baino gehiagotan sar genezake. Alabaina, etiketek informazio osagarria ematen digute bilatzen ari garena errazago aurkitzeko.

Etiketa hodeiak guk erabilitako etiketen berri ematen digu eta alfabetoaren arabera ordenatzen ditu. Horretaz gain, etiketa erabilienak zeintzuk diren esaten digu ere.

Etiketen erabilera onaren adibide ditugu Delicious, Technoraty eta Flickr.

  • Kategoria:

Sailkapen sistema baten zatiketa espezifikoa da. Honek estruktura bat jarraitzen du, zeina sistema hierarkikoan ordenatuta dagoen. Etiketa, aldiz, sare moduko osaera du.

Ondorioz, esan dezakegu kategoria tag edo etiketa berezi bat dela eta beraz, kategoria tag moduan erabili daiteke baina inoiz ez alderantziz. Laburbilduz, kategoriek gure blogaren antolamenduan laguntzen digute edukiak arlo ezberdinetan sailkatzen eta etiketak edukiaren gaineko informazio zehatza ematen dute eta informazioa aurkitu eta konpartitzen laguntzen digu.

Bibliografia: (3)

Advertisements